Cosplay hitzaren jatorri etimologikoa ingeleran dago: costume play, mozorro jolasa. Manga, anime, film, liburu, komiki edo bideojoko bateko pertsonaia (benetakoa edo inspiratua), abeslaria edo musika taldea aukeratu, eta beraien gisara jantzita, ahalik eta interpretaziorik antzekoena egitean datza. Horrela aritzen direnei cosplayer deritze, eta zaletasun handiz ibiltzen jolas honetan.

Gehienetan, cosplayerrak berak egingo du bere jantzia. Hala ere, josten jakin ez edo josteko asmorik ez dutenek, jostunengana jotzen dute, edo familiakoei laguntza eskatu. Cosplay fenomenoa hainbeste zabaldu denez, hainbat dira Internet bidez eskura daitezkeen jantziak eta osagaiak. Halatan ere, jendeak bere osagaiak egin ohi ditu, oso zaila delako lortzea, eta lortuz gero ere, oso garesti izaten direlako.

 

Formulario de contacto

Centro Zelaieta s/n 48340 Amorebieta-Etxano
Teléfonos: 94 630 06 49 / 94 630 06 50

Mail/Messenger: gazteinfo@ametx.net