Ureshi

Mangamore-maskotaren izenaren euskarazko ordaina pozik edo zoriontsu litzateke. Sortu izanaren zergatia da, eta maskota honen bidez sentsazio hori transmititu nahi dugu jardunaldion antolatzaileok.

Jardunaldi gazteen identifikatzaile gisa sortu da Ureshi, eta horregatik da umea. Baina hazteko asmorik ez daukan umea da eta, jardunaldi hauek urte asko betetzea gure nahi nagusietako bat bada ere, txupetea eramango du berak beti ere. Gazte, berri, berritzaile izango gara urteetan aurrera joan arren, horrela baino ez baita segurtatzen denboraren joan-etorrian irautea. Ureshiren begiak erabilita so eginez, mundu bat deskubrituz: mangaren, animearen eta Japoniako gainerako kultura-elementuen mundua, begiratzen diegun bakoitzean lehenengoz ikusiko bagenitu bezala. Beste era batera esanda, umeen begiez so eginda.

Jorge Claver Rodriguez, gazte nafarra, da maskotaren diseinugilea. Interes handia du mundu honekiko eta, gustu apartaz, xehetasun txiki batzuk nahiko izan zituen mangamorek irudikatzen duen guztia transmititzeko:

-Jardunaldien ardatza izango den gaia: kultura japoniarra. Erdiko zirkuluak Japongo banderaren erdiko biribila dakarkigu gogora. Beraren begiak manga eta anime serieen oroigarri dira, eta esan genezake bideojokoren baten pertsonaia ere izan litekeela.

-Gaztetasuna: Umea bada, ez da kasualitate hutsez. Gazte guztiek eta hain gazte ez direnek beren baitan daramaten eta honelako gertaeren aurrean ilusioa irazekitzen dien umearen irudia dugu. Argia ikusten hasi besterik egin ez duten jardunaldien gaztetasuna ere irudikatzen digu. Gogorarazi behar da, bestalde, Amorebieta-Etxanoko Udaleko gazteria zerbitzuen ekimenez sortuak direla jardunaldiak.

-Ilusioa: Beraren izterrak, besoak eta hegoak eguzkiaren errainuen modukoak dira. Egunsentiak “pozik” jartzen gaitu, hor dagoelako ez beste ezergatik, eta egun lainotsuetan ez bezalako umorea izaten dugu eguzkia ikusten dugunean, maskotaren izenaren sentimendu bera pizten du gugan.

-Bihotza: Ureshiren siluetari erreparatuz gero, konturatuko gara bihotzaren forma daukala. Jardunaldien antolatzaileek ere, den-dena albait ondoen irten dadin, euren bihotza jartzen dute proiektu honetan

Ureshik oso gogoko dauka mangamore kontuetan ibiltzen direnei gustatzen zaie guztia. Horregatik, borroka-arteak praktikatzen ikus dezakegu, manga-pertsonaien mozorroak jantzirik, look gotikoagoa hartuta, edo erabat emo den kopeta-ilea orraztuta. Seguru gaude guk nahi dugun edo zuek nahi duzuen guztia probatzeko prest dagoena. Zeuek ere, berarekin guk beste disfrutatzea espero dugu.

Zergatik sortu genuen Ureshi

Bizitzea tokatu zaigun garai honetan, are gehiago gazte artean bizi bagara, irudia ez da lanean gabiltzanean kontuan hartu behar dugun beste elementu bat soilik. Gakoa da. Ez dago denboran iraungo duen enpresarik, jazoerarik edo gertakaririk, identifikatuko duen logorik edo irudirik ez duenik. Logoek izan dezaketen erakunde-kutsurik gabeko irudia nahi genuen mangamoreren antolatzaileok, eta horregatik erabaki genuen mangamore bezalako gertaera batean eragingarriagoa izango zela gazteek identifikatzeko balioko zuen pertsonaia sortzea, mangamore munduan irudikatzen denetik hurbil dagoen estetika duen pertsonaia hain zuzen.

Ezagutu Ureshi

Izena: Ureshi

Pisua: 9kg

Altuera: 30cm

Adina: 2 urte

Bizilekua: Inork ez daki zehatz-mehatz non dagoen Ureshiren etxea. Egun eguzkitsuetan Amorebieta inguruko mendietan ibili ohi da, baina baliteke denboraldi luzeak pasatzea Ureshi ikusi gabe. Diotenez, garai horietan Japonera, sorterrira, itzultzen da. Hala ere, urtean badira hiru egun, faltarik gabe berton izaten duguna: Amorebieta-Etxanoko manganime jardunaldiak, Mangamore.

Ezaugarriak: Berez hain pinpirina izanik, guztiz ezinezkoa litzaioke mangamoren ez azaltzea. Gutxitan agertuko da baina, ikusgai dagoen bakoitzean, pozarren jartzen da denon arreta bereganatuz gero. Gozagarria da berarentzat bere poztasuna hurbil dituen guztiengana helaraztea.

 

Formulario de contacto

Centro Zelaieta s/n 48340 Amorebieta-Etxano
Teléfonos: 94 630 06 49 / 94 630 06 50

Mail/Messenger: gazteinfo@ametx.net