

Mangamore, manganime eta kultura japoniarrari buruzko jardunaldiak, Ametx-ek (Amorebieta-Etxanoko Erakunde Autonomoak) sortu ditu helburu zehatz batekin: subkultura honek, eta bere baitan batzen diren diziplina ezberdinek, gazteen artean sorrarazten duen interes hazkorrari erantzutea.
Ilusioz beteriko Mangamore proiektu honek zaleei gozatzeko aukera emateaz gain; gazteak eta, orokorrean, mundu osoa, gai hauetara hurbiltzeko eta beraietaz gehiago jakiteko bilgunea izan gura du.
Aurten jardunaldiak, urriaren 14, 15 eta 16an ospatuko dira.







