MUSIKALA, TATAKAE, URRIAK 11, 22.30

MANGAKU Zaragozako TATAKAE ELKARTEAren antzerki taldea da. Manga musikalaren lana aurkeztu ohi Jorna�cas izeneko jardunaldietan azken zortzi urteotan. Talde amateurra da, eta manga eta animea gustuko dituzten guztiei ondo pasaraztea dute helburu nagusi.

Hamar dira, dagoeneko, Mangaku taldeak prestatu dituen lanak: Sailor Moon, El Resurgir del Reino de la Oscuridad, izeneko beharrarekin eman zitzaion hasiera �Abenturari� 2001. urtean. Telesail japoniarraren jatorrizko musikala itzuli eta egokitu zuten, eta hura izan zen ikusleekiko lehenengo kontaktua, hain urrunetik zetorren aisialdirako aukera berria arrakastatsu gertatuko zen ala ez ikusteko balioko ziena; ondoren, Sailor Moon y Saint Seiya crossoverra etorriko zen 2002an, eta Ranma, La Receta del Amor Eterno (seguruenik gaurdaino arrakastatsuen suertatu dena) Zaragozan 2003an aurkeztu zena, Caspen 2004an eta Madrilen 2005ean; Slayers, Pide un Deseo eta Evangelion 2004an Gainaxen obra guztia taularatzeko proiektu arriskutsua izan zen.

2005ean Otakuworld crossoverraren bidez jatorrizko historia berberean uztartu zituzten Japongo hainbat animazio telesailetako pertsonaiak; 2006. urtean beste bi lan aurkeztu zituzten berriz ere: batetik, Fushigi Yuugi, Mangakuko aktorerik gazteenekin; bestetik, Saint Seiya El Tapiz de Atenea, aktore beteranoen eta eskarmentudunekin. Azken lan horrek arrakasta handia izan zuen ikusleen artean, serie mitikoaren unerik oroigarrienak berriz ere gogora ekarrita benetan gozatu baitziren.

2007an Otakuworld lanaren sekuela egin zuten, Otakuwars izenburuarekin, eta beste istorio bat aukeratu, pertsonaia berriak zituena, baina lehenengo zatiaren amaieratik aurrera abiatuko zena. Benetan arrakasta izan zuen apustu honek ere, eta Zaragozaz haratago dagoen manga-gertaerarik inportanteenera eraman zuten: Bartzelonako Manga Saloira.

2008an, �Soy un Friki� izeneko lana aurkeztu zuten, arrakasta handiz, Bartzelona Manga Saloian eta Zaragoza berriz ere.

KONTZERTUA, RED SQUARE, URRIAK 11, 17.15-18.15

2005ean sortu zen Red Square Sabadellen (Bartzelona). Pop-punk mugimenduak eraginda eta auzoko errutinatik ihes egin nahian, gustukoen zituzten banden coverrak joaz boloak egiteari ekin zioten bost gaztek osatuta zegoen taldea. Jolas baten moduan hasi zen, baina kontu serioa bihurtu zitzaien hainbat lekutan jotzeko proposamenak jasotzen hasi zirenean. Horrela, finkatu egin zen banda eta emanaldiak eskaintzen hasi Madrilen, Zaragozan, Sevillan, Bartzelonan eta Catalunyako beste hamaikatxo tokitan (Sabadell, Cerdanyola, Vic, Blanes...), Mephisto, Razzmatazz eta La Sala aretoetan, eta ikusle gehiago hartzen dituzten tokietan ere bai: Palau Sant Jordi, la Farga de l'Hospitalet (Manga Saloia) eta Madrilgo Casa de Campon esaterako.

2007ko irailean demo xume bat grabatu zuten, bandaren lehenengo gaiak bertara bilduta. Oso harrera ona izan zuen demoak, bitarteko urriak izan eta soinua artean definitu gabe egon arren. Hurrengo urteko hil berean beste grabazio bat egin zuten, eta single bikoitza argitaratu: "Tu Destino & Alone". Diskoa oso egun gutxitan agortu izanak abesti gehiago grabatzera bultzatu zituen eta, horrela, 2009ko urtarrilean lehenengo diskoa grabatu zuten Txosseren Wheel Sound Studioan.

KONTZERTUA, VIOLENT PACHINKO, URRIAK 10, 21.00-22.00

Yukik (abeslaria) new metal eta rock banda osatzea erabaki zuenean hasi zen guztia. Sasoi hartan Yoosei (bateria jole ohia) zeritzon mutila, bandan parte hartzeko interesa erakutsi ziona, ezagutu zuen. Argi zegoen, ordea, jende gehiago behar zela banda osatuko bazen. Handik aste batzuetara, gazte sasoiko lagun batekin hizketan ziharduela, taldean sartzeko gogoa azaldu zion Yukiri. Osatzen ari ziren taldean sartuko zen teklista, baina aurrerago tresnaz aldatu eta baxua jotzeari ekingo zion. Karl (baxu-jolea, piano-jolea) zuen izena mutilak.

Taldea osatzea erabaki eta aste batzuetara, mezua jaso zuen Yukyk bere blog pertsonalean. Gitarra jotzen zuen eta gogotsu zebilen ikus-musika japoniarra joko zuen taldea osatzeko. Cesar (gitarra-jolea) zen mutil hura. Eta horrela erabaki zuten ikus-ukitua eranstea. Erabaki egokia izan zen antza, denen gustukoa baitzirudien.

Geroago, Yukyk Kanon (baxu-jole ohia) ezagutu zuen Messenger bidez eta honek ere taldekide izateko interesa erakutsi zuen. Ikus-jendearen hitzordu batean Shinji (gitarra-jolea) ezagutu zuten, eta taldeari atxikitzea onartu zuen berak.

Beraz, osatuta zegoen taldea eta entseguek aurrera egin ahala, gogoa ere gero eta handiagoa zen. Merc� jai batean (Bartzelonako jaia), denak inspiratuta zeudela, taldearen izena aukeratu zuten: Violent Pachinko. Zergatik Violent Pachinko Bada, denek zekitelako pachinkoak (Japongo makina txanponjaleen jokoa) mendekotasuna sorrarazten zuela era bortitz batean, eta hori zen, hain zuzen ere, beraiek taldearen bidez lortu nahi zutena: mendekotasun handia sor zezala eta era ezberdinetako jende askorengana hel zedila. Egun hartatik hona hainbat izan dira aldatu diren gauzak.

JAIA, MANAPAN DJ+FANGORKA DJ, URRIAK 10, 22.00-3.00

U.A., Manapan goitizenez, residentea da Bilbon, eta txikitatik izan du musikarekiko interesa. Gau egun DJa, abeslaria eta argazkilari bikaina da. Lau urte zituen eskuartean musika elektronikoko lehenengo biniloa eduki zuenean. Gaur egun, ostera, cd-ak pintxatzea du gustukoen, formatu digitalean askoz musika aniztasun handiagoa aurki daitekeelako. Manapan, Blue Sky eta No Mercy, hiru izen artista bakarrarentzat. Musika kultura ezberdinak definitzen du izenetako bakoitza, hasi 70eko rocketik, eta goa eta psytrance aurreratuenetaraino, hori da bere saioetan entzun daitekeena. Hasieran jai tematikoak egiten zituen Bilboko klub alternatibo batean eta, apurka-apurka, saioak klub modernoagoetara iritsiz joan ziren (Darkkold, Metropolis, Fever Club, El Patio de mi Casa, Badulake, Sildabia), bai hirian bertan, bai hondartzan ospatzen ziren raveetan eta saio alternatiboetan. Gaur egun saio bilbotarretan dirau, nahiz eta lantzean behin eskapa egiten duen Amorebietara, Larrara edo Sevillara. Kolaboratzaile jardun zuen Radio Euskadiko saio batean bere musikari buruz hitz egiteko eta entzuleei gaur egun ernatzen hasi diren musika eta estetika barietateak ezagutarazteko. Beraren estetika inkognita hutsa da; ez da, ez gotikoa, ez emoa, ez cyberra, ez poperoa, ez pijoa. Joera bakoitzetik gustatzen zaiona bereganatu eta listo, etiketarik gabe. Argazkilaritzan bi sari irabazi ditu, eta berarentzat hobbya da. Entzuteko prest gauden musika ezagutaraztea da beraren asmoa, eta hala musikaren nola argazki-irudien bidez hartzaileengan sentsazioak irazekitzea.

Fangorka ezaguna da Bilboko gauetan ibili ohi direnentzat. Konpositorea, DJa, ekoizlea edo, hitz batean esateko, artista. Oso toki ezagunetan pintxatu du, Feverren esaterako.

Kontaktu formularioa

Centro Zelaieta s/n 48340 Amorebieta-Etxano
Telefonoak: 94 630 06 49 / 94 630 06 50

Mail/Messenger: gazteinfo@ametx.net